XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

isilik haizea:
Zintzilik
teilatuertzetatik,
zuhaitzadarretatik,
tantaitatik,
zuntaitatik,
esolatatik,
zintzilik
gorpu pusketak.

Errekasto bat
odol isuriaren garraio
geldi, geldi,
geldiago,
guztia ezin irentsi du eta
.

Katuek eta zakurrek ere
ihesari eman diote
mendiz:
Erniok ikusia
.

Apezik ez da,
ez hilerririk
Baratzetan eta
itxuzurazpitan
ehortziak izan dira
hezur eta haragi
txirtxilatuak.